XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c Planoa aurrean izango dutelarik, etxe bateko deskribapena oinarritzat hartuz, etxeko gelak identifikatu.

Hauxe da nire etxea:

Kanpoko atetik sartu eta korridore zabal bat dago, ez da oso luzea.

Eskuineko lehen atea sukaldekoa da.

Hemen, sukalde guztietan bezala, hozkailua, garbigailua, harraska ... daude.

Sukaldean, barruan, ate bat dago eta ate horretatik nire gelara joaten da.

Nire gela ez da oso handia baina niri oso gustatzen zait, nire estiloa dauka; hormetan gauza asko daukat, koadroak, posterrak, bitxikeriak, e.a.

Ohea txikia da eta ohe ondoan ezker-eskuin bi mahai borobil daude, mahai horietan ere gauza asko dago, hautsontzi arraro bat, liburuak, argiak, argazkiak, e.a.

Korridorearen eskuineko aldean bigarren atea komunekoa da eta honen parean gurasoen logela dago.

Gela honetan balkoi eder bat dago eta balkoi horretatik mendia ikusten dugu, gurasoen gela ederra da eta dotore jarrita dago.

Ezkerreko lehen atea egongelakoa da.

Gela honetan denbora luzea ematen dugu: telebista ikusten, irakurtzen, kontu kontari ere denbora luzea ematen dugu.

Gela hau handiena da, armairu eder bat daukagu, eta armairu horren barruan, telebista, tokata, basoak, liburuak, e.a.

Beno, denetarik dago.

Korridoreko ezkerreko bigarren atea anaien gelakoa da, bi ohe txiki daude; anaien tramankulu guztiak gela honetan daude.

Beste logela bat ere badaukagu, gela hau korridorearen bukaeran dago sarrerako atearen parean; normalki ez dugu erabiltzen.

Batzutan bisitariak etortzen dira eta gela honetan egiten dute lo.

Trastero bat ere badaukagu, balkoiaren ondoan dago, trastero hori beteta dago.

Hizkuntz aktibitatearen helburua lortu eta neurtzeko erabilera posible bat:

- Etxe batzuen planoak aukeran emanda, deskribatutakoa identifikatu.